EUSPOT lehiaketa abian da!

EUSPOT lehiaketa abian da! Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko sortu zen Euspot euskarazko spot lehiaketa. Aurtengoa, jada, 10. edizioa da eta landu beharreko gaia da “NEKAZARITZATIK BIZI NAHI DUGU!”. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euspot-lehiaketa-abian-da/@@download/image/euspot 2021 kartela.jpg
2021/02/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko sortu zen Euspot euskarazko spot lehiaketa. Aurtengoa, jada, 10. edizioa da eta landu beharreko gaia da “NEKAZARITZATIK BIZI NAHI DUGU!”.
EUSPOT lehiaketa abian da!

Gazteak nekazaritzatik bizitzera animatu behar ditu spotak edizio honetan. Helburua gazteak eta batez ere, emakumeak landa eremura gerturatzea da. Horretarako 2.800 euro banatuko dira saritan, guztira sei sari izango direlarik. 

Ondo errotutako lehiaketa da Euspot eta edizio guztietan 400 spot inguru jaso dira. Ez dago zalantzarik ikus-entzunezkoek pisu handia dutela gure egunerokoan eta horren ondorioz ikus-entzunezkoen formatuak interesa pizten duela gaur egungo gizartean, batez ere gazteen artean. Hori dela eta, HAZI, Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola, Bai Euskarari eta Music Library-ren laguntza jaso duen Euspot lehikaeta aurrera ateratzea ezinbestekoa ikusi da, horrela iritsi dira 10. edizio honetara. 

Aurtengo gaia: “NEKAZARITZATIK BIZI NAHI DUGU!”
Aurtengo spotak gazteak animatu beharko ditu familia-nekazaritzatik bizitzera. Helburua gazteak eta horien artean batez ere emakumeak landa eremura gerturatzea izan behar du.

Spot baten bitartez herritarrak kontzientziatu nahi ditugu bertako nekazaritzak ingurumen eta gizarte jasangarritasunari ematen dion guztia balioan jartzeko eta lehen sektorea indartzeko. Gazteek ustiapen eredu jasangarri horri heldu behar diote. Lurrak ematen diguna ustiatzetik bizi dira Euskal Herriko familia asko eta asko eta horiei zor diegu, lanpostu ugari sortzeaz gain, gure lurra eta paisaia zaintzea eta gure natura zein ingurunea hobetzea. Bizitzeko beste modu bat da finean: Tokiko produktuak, kalitatezko produktuak. Km 0. Jasangarria.

30 segundo gehienez eta formatu librean
Lanen iraupena 30 segundokoa izan behar da gehienez. Aurtengo berrikuntza izango da formatu librean izango dela, hau da, spota edozein formatutan grabatu ahal izango dela: horizontalean ala bertikalean.

2.800 euro saritan 
Sei sari banatuko dira. Spotik onenak 1.000 euro jasoko ditu, publikoaren saria izan duenak 500 euro, musika sinkronizazio onenaren saria 300 eurokoa izango da eta gazteen saria (14-18 urte) 250 eurokoa. 

Sari gehigarriak ere egongo dira. Honela Mondragon Unibertsitateko ikasleen espotik onenak 500 euro jasoko ditu eta Arizmendiko ikasleen spotik onenak 250 euro. 

Lanak aurkezteko epea
Parte-hartzaileek maiatzaren 12ra bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko. Aurten, sari banaketa ekitaldia maiatzaren 27an egingo da.

Parte-hartu nahi dutenek, lehiaketako briefinga eta oinarriak Euspoteko webgunean dituzte eskuragai. Eta http://www.euspot.eus/parte-hartu loturako galdetegia bete beharko  dute lana aurkezterakoan. Informazio gehiago www.euspot.eus atarian lor daiteke. Irudimena eta sormena martxan jarri eta ikus-entzunezko teknikak hobetzeko aukera paregabea da Euspot.