Eusko, euskal moneta
328 izen posibleren artean, Eusko izan da garailea. Baina, zer da Eusko? 2013 hasieran jaulkiko den euskal moneta ekologiko eta solidarioa. Euroaren osagarri izango da, eta saretutako instituzio nahiz komertzioetan erabilgarria; lehenik Iparraldean eta ondoren Euskal Herri osoan. Ekimena abiarazi duen Ambes elkarteak tokian tokiko ekonomia suspertzea, jarduera sozial eta ekologikoa bultzatzea, eta euskara babestea du helburu.