Euskarazko zinemaren inguruan solasaldia Durangoko Azokan

Euskarazko zinemaren inguruan solasaldia Durangoko Azokan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskarazko-zinemaren-inguruan-solasaldia-durangoko-azokan/@@download/image/euskarazko-zine_1480495779.jpg
2016/11/30
berria

Abenduak 3, larunbata, euskarazko zinemarensorkuntza eta kontsumoaren inguruan mintzatuko dira zinemaren munduko hainbataditu 15:00etatik 16:30era Irudienean.

Zinea atariak euskarazko sorkuntzan etakontsumoan sakonduko du aurten Durangoko Azokan. Edonor al da sortzaile? Zeintestuingurutan? Zergatik sortzen dugu? Eta nola? Aldiz, euskarazko zinemakontsumitzen dugu? Militantziagatik ala era naturalean? Euskal kontsumitzaileakhezi behar al ditugu? Galdera asko sortu zaizkie, eta guzti horiek lantzeko, laulagun gonbidatu dituzte larunbatean, hilak 3, 15:00etan Irudienean egingo dutensaioan:

  • Eneko Sagardoy aktorea da. Durangoko Karrika antzerki taldean hasi zen antzezpena lantzen, eta ostean, Goenkale telesailean egindako lanagatik egin zen ezagun. Ordutik, antzerkian aritu da, urteko pare bat obra aurkezten, eta zineman ere dozena bat lan egindakoa da, bereziki film laburretan. Udaberrian Aundiya (Jon Garaño eta Aitor Arregi) filma errodatu zuen, eta antzerkian buru-belarri jarraitzen du Treblinkara Azken Trena lanarekin.
  • Aitor Abaroa, kultur kazetari eta zine aditua da. Gaztezulo aldizkariko zuzendari izandakoak, dozenaka irrati eta telebista saiotan hartu du parte azken urteetan, hala nola, ETB1eko Mihiluze, Azpimarra eta Ahoz aho saioetan, Euskadi Irratiko Amarauna saioan, eta Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan. Zinearekin lotutako dozenaka ekitalditan ere hartu du parte, besteak beste, bere sorterriko Zine Bileran.