Euskarazko obrak Nafarroako Antzerki Eskolan

Euskarazko obrak Nafarroako Antzerki Eskolan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskarazko-obrak-nafarroako-antzerki-eskolan/@@download/image/2011228431Aitarekin_bidaian.jpg
2012/12/13
berria
Euskarazko obrak Nafarroako Antzerki Eskolan
Demode Quartet, Xake eta Aitarekin bidaian antzezlanak taularatuko dituzte Antzerki Aroa 2011 programazioan.

Otsailaren 3an Demode Quartetek izen bereko obra emango du. Umorez betetako musika ikuskizuna da, hain zuzen ere.  Otsailaren 24an, Oihulari Klown taldearen Xake ikusi ahal izango da; beste mundu bat posible dela aldarrikatzen du Oihulari Klownek. Azkenik, Hika Teatroak Aitarekin bidaian obra antzeztuko du martxoaren 17an. Jose Ramon Soroiz eta Joseba Apaolaza zahartzaroari buruzko obra hunkigarriari buruzko protagonistak dira. Antzezlan honek Donostia Hiria Antzerki Saria irabazi zuen joan den urtean.
Emanaldiak 20:30ean hasiko dira eta sarrerak zortzi eurotan daude salgai.