Euskarazko Liburuen Truke Azoka antolatu dute Bergaran

Euskarazko Liburuen Truke Azoka antolatu dute Bergaran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskarazko-liburuen-truke-azoka-antolatu-dute-bergaran/@@download/image/20111135064Liburu_truke_azoka.jpg
2012/12/13
berria
Bergarako Jardun euskara elkarteak azaroaren 25ean eta 26ean Euskarazko Linburuen Truke Azoka antolatu du. Helburua, euskal irakurketa sustatzea izango da, eta horrretarako, kondizio onean dauden liburuen azoka egingo dute.



Azaroaren 7an, Bergarako Jardun Kultur etxeak liburuen bilketa hasiko du, 9:00etatik 13:00etara goizetan eta 15:00etatik 19:00etara arratsaldetan. Era honetan, euskaraz egoera onean dauden liburuen bilketa egingo dute, eta jabeei txartel bat banatuko diote azokan erabili ahal izateko.
Azaroaren 24an izango da bilkertaren azken eguna, eta ondoren, liburuen sailkapenaren arabera jabeek erabili ahal izango dituzte txartelak.
Ezinbestekoa izango da liburuak kondizio onean egoteko trukea egin ahal izateko, eta horretarako osorik egon beharko dira. Bestalde, baldintzen arabera, bildumen kopurua alde batean utzita, txartel bakarra emango da, liburuak euskarazkoak izan behar dute, adin guztiak kontuan izanik, eta sexu bereizketarik edo indarkeriaren aldeko jarrera duten liburuak ukatuko ditu azokak.