Euskarazko irratsaioa far west-en

Euskarazko irratsaioa far west-en https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskarazko-irratsaioa-far-westen/@@download/image/4p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Euskal Herriko irrati gehienetan euskara entzun ere egiten ez zen urteetan, Wyoming-eko Buffalo herrian, EEBBetako mendebaldean, KBBS irratiak euskarazko saioa zuen astean behin. Irratsaio hau 44 urtez izan zen uhinetan. Bestalde, Buffaloko euskaldunek euskal kulturari eutsi nahi izan diote beti, eta euskarazko udalekuak ere antolatu izan dituzte seme-alabentzat. Garai batean Far West-en euskaraz egiten zuten eta!