Euskarazko filmak azpidazteko deialdia

Euskarazko filmak azpidazteko deialdia Ekoiztetxe, banatzaile eta antzerki konpainiek egin ditzakete eskaerak. Asko jota 8.000 euro bideratuko dituzte horretara. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskarazko-filmak-azpidazteko-deialdia/@@download/image/azpidatzi.jpg
2021/05/17

Maitane Legarreta Etxezarreta

Ekoiztetxe, banatzaile eta antzerki konpainiek egin ditzakete eskaerak. Asko jota 8.000 euro bideratuko dituzte horretara.
Euskarazko filmak azpidazteko deialdia

Euskaraz sortutako fim eta antzezlanei azpidatziak ipintzeko deialdia egin du Etxepare Euskal Institutuak, Euskal Herrian egindako lanak nazioartean zabaltzeko asmoz. Euskararen eremu geografikoko ekoiztetxeek, banatzaileek, edo antzerki konpainiek aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra egingo du, eta gehienez bi hizkuntzetarako azpidatziak egiteko proposamenak onartuko zaizkio.

Zinemako lanen kasuan, fikziozko edo animaziozko film luzeak eta laburrak, eta dokumentalak onartuko dira. Filmak jatorriz euskaraz idatzia izan behar du, eta zirkuitu komertzialean 2019ko abenduaren 31 aurretik estreinatutakoa. Film laburrei dagoekienez, gutxienez nazioarteko bi jaialditan parte hartutakoak izan behar dute. Arte Eszenikoen eskaerak egiteko derrigorrezkoa izango da euskaraz idatziak izatea eta zirkuitu komertzialean estreinatutakoak. 

Gehienez 8.000 euro inbertituko dituzte horretan eta eskaerak aurkezteko epea diru-kopuru hori amaitzean bukatuko da. Deialdian parte hartzeko etxepare@etxepare.eus helbidera idatzi beharko da beharrezkoa den dokumentazioarekin batera. Baldintzen inguruko xehetasunak eta eskaera-orria Etxepareren webgunean aurki daitezke.