Euskarazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu ditu Euskaltzaindiak

Euskarazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu ditu Euskaltzaindiak Maddi Aiestaran, Iñigo Otaegi, Ainhoa Leyaristi, Audrey Serrano, Endika Uriarte, Alazne Fernández de Muniain, Oier Urreizti eta Mikel Perezen lanak izan dira sarituak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskarazko-ahozko-jarduna-ikertzeko-zortzi-egitasmo-saritu-ditu-euskaltzaindiak/@@download/image/Teal_Illustrated_Floral_Makeup_YouTube_Channel_Art.jpg
2023/05/11
Maddi Aiestaran, Iñigo Otaegi, Ainhoa Leyaristi, Audrey Serrano, Endika Uriarte, Alazne Fernández de Muniain, Oier Urreizti eta Mikel Perezen lanak izan dira sarituak.
Euskarazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu ditu Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak, Mintzola proiektuaren bidez, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko bi deialdi jarri zituen abian martxoan,  unibertsitateko edozein jakintza-alorretatik abiatuta, euskaraz egiten den ahozko jarduna ikergai gisa aukeratu izana saritzeko helburuz.  Deialdietako baten bidez gradu eta master amaierako zazpi lan saritzea zen asmoa, eta, bestean, hiru ikerketa-lan monografiko diruz laguntzea.

Hamabi eskaera aurkeztu dituzte eta epaimahaiak zortzi egitasmo hauek hautatu ditu: Beasaingo gazteen kafe-tertulia (Maddi Aiestaran); Adierazkortasuna lantzeko proposamen didaktikoa: imitazio-jolasak (Iñigo Otaegi); Hizkuntza nahasmenduaren aztarna bila euskaraz: kasu-marka eta aditz komunztadura (Ainhoa Leyaristi); Iruñerriko gazteen hizkera (Audrey Serrano); Ergatiboaren erabilera euskara-gaztelania kode-alternantzian: kasu azterketa (Endika Uriarte); Lexikoaren aldakortasuna Imozko hizkeran. Inkesta linguistikoak (Alazne Fernández de Muniain); Aldudeko ibarreko euskara (Oier Urreizti); eta Kode-alternantziaren erabilera eta jarrera euskaldunengan (Mikel Perez).

Gradu eta master amaierako lanak onduko dituen ikertzaile bakoitzak 1.500 euro jasoko ditu, eta irailaren 29ra arteko epea dute proiektuak garatzeko. Ikerketa-lan monografikoaren saridunak, berriz, 3.000 euroko laguntza jasoko du eta 2024ko otsailaren 29ra bitarteko tartea izango du lana egiteko.