Euskaraz irakurtze maite dutenen astea

Ekainaren 27tik uztailaren 2ra bitartean ospatuko da Jardun Euskara Elkarteak antolatu duen 'Euskarazko irakurzaletasun astea'.
Antolatzaileen helburua, euskal irakurketa sustatu, euskararen erabilera bultzatu eta euskal literaturaren produkzioan laguntzea izan da. Horretarako, ekainaren 27an arratsaldeko 17:00etan izango da lehen ekitaldi berezia, Agorrosineko kanpoko igerilekuan, haurrentzako ipuin kontaketa, eta guraldi txarra egingo balu S. Martin plazako arkupetara mugituko da.
Horretaz gain, aste guztian zehar, euskarazko liburuen erosketetan deskontuak egongo dira haur, gazte eta helduen literatura liburuetan, Bergarako Elkar Megadendan. Saltzaileek emango duten erosketa txartela Jardun-eko bulegora eraman eta uztailaren 8a baino lehen abonatuko dute deskontuaren dirua. Helduek %50eko deskontua izango dute, gazteek %30ekoa eta haurrek berriz, %15ekoa. Azken hauek, gehienez ere, pertsonako bi liburu erosteko aukera izango dute.