Euskaraz idatzitako hitz zaharrenak

Likine abulo´rauene ekien bilbiliar´s. Nafarroako Andelos herrixkako mosaiko batean ageri den esaldi hau euskaraz idatzitako testurik zaharrena izan daiteke, Javier Velaza Bartzelonako unibertsitateko irakaslearen ustez. Velazak dioenez, esaldia proto euskaran idatzi zuten, euskara zaharrean, Kristo aurreko 150.urtean.