Euskaraz Bizitzera Goaz Eguna izango da bihar Gasteizen

Euskaraz Bizitzera Goaz Eguna izango da bihar Gasteizen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskaraz-bizitzera-goaz-eguna-izango-da-bihar-gasteizen/@@download/image/20124201558gasteiz_goazen.JPG
2012/12/13
berria
Gasteizko euskalgintzaren eskutik 'Euskaraz Bizitzera Goaz' eguna ospatuko dute bihar Arabako hiriburuan. Egun guztirako ekitaldi oparoa antolatu badute ere, hitzordu garrantzitsua izango da arratsaldeko 19:00tan Andra Mari Zuritik abiatuko den manifestazioa.


Euskaraz Bizitzera Goaz eguna goizeko 11:00etan hasiko da Foru, Probintzi eta Brullerias plazetatik abiatuko den kale animazioarekin. Egunean zehar izango diren gainontzeko ekitaldiak, Foru Plazan izango dira eta bertan, euskaraz bizitzeko askatasuna aldarrikatzeko, adin guztietarako hitzorduak antolatu dituzte.
Kirolak, musikak, bertsolaritzak, dantzak eta haurrentzako txokoak izango dira egun guztian zehar Gasteizen eta karpa handia eta eragileen jardueren argazki erakusketa ez dira faltako.
Eguerdian euskal dantzak nagusituko dira Algara dantza taldearen eskutik eta, arratsaldean berrriz, 16:30etatik aurrera, Foru Plazan bakarrizketak egingo dituzte Aitor Txarterina eta Barry Manley-ek.
Arratsaldeko 19:00tan, berriz, eguneko hitzordu aipagarriena izango da Andra Mari Zurian, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko antolatu duten manisfetazioa, besteak beste.
Egunari behar bezalako amaiera emateko, berriz, Gaztetxean jarraituko du festak. 21:00etatik aurrera Sharon Stoner taldeak '13 taupada' diska berriaren aurkezpena egingo baitu. 

Egitaraua:


11:30etatik 13:30etara: Foru Probintzi eta Brullerias plazetatik kale animazioa

Fotu plazan:
11:30etan: Pala partidak
Oihane Anda-Ane Ibañez
Unai Albarado-Josu Iruarrizaga
13:30ean: Euskal dantzak
Algara Dantza taldearen eskutik
16:30etatik 18:45tara: Bakarrizketak
Aitor Txarterina eta Barry Manley
Mintzodromoa

Andra Mari Zurian:
19:30etan Manifestazioa: 'Euskaraz Bizitzera Goaz!'

Gaztetxean:
21:00etatik aurrera: kontzertua
Sharon Stoner, '13 taupada' diskaren aurkezpena