'Euskaraz Bizi, Sentitu, Adierazi' ikastaroak ekainean Bilbon

Euskarazko ekoizpen kulturalari buruz hausnartu eta bizipenak konpartitzeko helburua du 'Euskaraz Bizi, Sentitu, Adierazi' ikastaroak, eta horretarako Eñaut Elorrieta, Maialen Lujanbio, Estitxu Fernandez eta Ander Lipus euskal kulturako pertsonaia ezagunak, beste hainbatekin batera, hurbilduko dira solasera Bilboko Bizkaia Aretora. Ikastaroa ekainean izango da.
Bizkaia Bilbao Arte eta Kulturak eta EHUk antolatutako ekimena da, euskara-eduki erakargarriak sortu eta gazteengana hurbiltzeko asmoz prestatutakoa. Izan ere, euskarak, hizkuntza gutxitu gisa, gaitasuna izan behar du kultura adierazpideen luze-zabalerara egokitzeko, eta gainontzeko hizkuntza nagusiekiko ukipenean, ikus-entzuleei gustagarri egingo zaizkien lanak ekoitzi eta esparru anitzetan berauek lantzeko bideak garatzeko.
Beraz, horren inguruan hausnartu eta jarraibideak partekatzeko, kulturaren alorretik etorritako sei egile esanguratsu eta ezagun hurbilduko dira bi eguneko mintzaldietara: Eñaut Elorrieta Ken Zazpiko abeslaria, Maialen Lujanbio bertsolaria, Katixa Agirre idazle eta gidoilaria, Ander Lipus aktorea, Asier Altuna zinema zuzendaria eta Estitxu Fernandez telebista-aurkezle eta kazetaria.
Bi eguneko mintzaldiak EHUren paraninfoan egingo dituzte, Bilbon. 20 orduko ikastaroa izango da, eta dagoeneko izena eman duten EHUko ikasleek aukera askeko kreditu bat lortu ahal izango dute bertan parte hartzeagatik. Gainerakoentzat, egileen bizipenak ezagutu eta kultura adierapideetan euskarak bizi duen egoeraz mintzatzeko aukera paregabea izango da.
Ekainak 25, astelehena
9:00 Dokumentazioaren banaketa
9:15 Ander Lipus aktorearen eskutik, Euskal aktoreak taula gainean: imajinariotik errealitatera mintzaldia.
10:45 Eduki erakargarriak hedabideetan. Zertaz ari gara? izenburupean arituko da Estitxu Fernandez kazetaria.
12:15 Asier Altuna zine zuzendariak Ekoizpen sistema merkantiletatik planteamendu sortzaileetara: Gora krisia!!! gaia landuko du.
Bazkaltzeko etena
16:30 Mahai ingurua: Euskarak zabaltzen dituen leihoak, ixten dituen ateak gaia oinarri hartuta arituko dira Eñaut Elorrieta, Ander Lipus, Estitxu Fernandez eta Asier Altuna.
Ekainak 26, asteartea
9:00 Dokumentazioaren banaketa
9:15 Katixa Agirre idazleak Euskaraz sortzeko, euskara ahaztu: euskal literaturaren erronkak eta abantailak gaiaren inguruan hitz egingo du.
10:45 Sugandilaren bideak: hizkuntza eta musika uztartuz izenburupean, Eñaut Elorrieta abeslaria izango da hizlari.
12:15 Maialen Lunabio bertsolariak Bertsolaritzatik edonora mintzaldia eskainiko du.
13:45 Ikastaroaren amaiera

Egitaraua