Euskaraz barra-barra egitasmoaren ihes-gela ibiltaria Donostian izango da asteburuan
16 urtetik aurrerako euskaldunei zuzendua dago, eta aldez aurretik erreserbatu behar da txanda.
Euskaraz barra-barra egitasmoaren 17. logela ihes-gela Donostian izango da ostiralean, larunbatean eta igandean. Ihes-gelaren helburua aisia euskaraz gozatzea bermatuko duen formatu erakargarri bat eskaintzea da.
Euskaraz dakien 16 urtetik aurrerako edonork parte har dezake, eta bost lagun onartuko dira taldeko. Taldeak berrogei minutu izango ditu ihes-gelatik ateratzeko.
Ostiralean, 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta larunbatean eta igandean, berriz, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Aldez aurretik egin behar da erreserba, webgunean.
