Euskaraz 11 egunez; gai zara?

Euskaraz 11 egunez; gai zara? Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu? Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula? 11 egun euskaraz, egingo al dugu proba? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskaraz-11-egunez-gai-zara/@@download/image/ahobizi-edo-belarriprest-tx.png
2018/10/10
Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu? Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula? 11 egun euskaraz, egingo al dugu proba?
Euskaraz 11 egunez; gai zara?

Dagoeneko zabaldu dute Euskaraldian parte hartzeko epea; hala, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez euskaraz aritzeko erronka bota diete herritar guztiei. Bi dira bete daitezkeen rolak; Ahobizi eta Belarriprest. Zein beteko duzu zuk?

AHOBIZI: Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara!

BELARRIPREST: Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbita egin nahi diozu? Belarriprest zara!

Euskaraldiak herritarren hizkuntza ohituretan eragin nahi du, eta eragin hori neurtze aldera Soziolinguistika Klusterrak ikerketa burutuko du. Ikerketa egiteko hiru galdetegi egingo zaizkie Euskaraldian izena ematen dutenei. Lehena partaide guztiei, bigarren eta hirugarrena aurreko galdetegiak erantzuten dituztenei, hurrenez hurren.

Gai zara erronkari aurre egiteko? EMAN IZENA!