Euskararen sarea josten ari dira Getxon

Euskararen sarea josten ari dira Getxon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskararen-sarea-josten-ari-dira-getxon/@@download/image/201048213Koskaona.jpg
2012/12/13
berria
 'Sarea josten' ekimena antolatu dute Getxoko hainbat gizarte eragilek. Euskaraz lan egiten dutenek eta euskaldunek elkar ezagutzeko antolatu dute.

Besteak beste, honako eragileak parte hartzen ari dira: Getxoko Udal Euskaltegia, Getxoko errugbi raldea, Getxo Kayaka, UK aldizkaria, UKberri.net agerkari digitala, Txorimalo gaztetxea, San Nikolas ikastola eta Egizu euskara taldea. Hilaren 25era bitartean, hitzaldiak, mendi irteerak, musika emanaldiak, mahai inguruak, bertso saioak, bizikleta txangoak, kantu poteoa, literatur saioak eta abar egingo dituzte. Hilaren 24an, larunbata, bestalde, herri bazkaria izango da Romoko frontoian. Sarea josten ekimenaren egitarau osoa ikusi.