Euskararen egunean, #EuskaldunokPlanto

Euskararen egunean, #EuskaldunokPlanto Euskararen aurkako zapalkuntzak salatzeko deia egin dute Twiterren. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskararen-egunean-euskaldunokplanto/@@download/image/Captura de pantalla 2020-12-03 a las 09.04.29.png
2020/12/03
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Euskararen aurkako zapalkuntzak salatzeko deia egin dute Twiterren.
Euskararen egunean, #EuskaldunokPlanto

Abenduak 3 Euskararen Nazioarteko Eguna dugu, baina oraindik ospatzeko gutxi daukagula salatu dute sare sozialetan; gauzak horrela, Euskaldunok Planto! izeneko profila sortu dute Twitterren, eta bertako erabiltzaileei dei egin die Euskararen Eguna “borroka eta salaketa eguna” izan dadin. “Ahalduntzeko ordua da; ezin ditugu euskaldunon aurkako erasoak onartu. Erabil dezagun eguna, euskaltzale kontzientzia politikoa sortzeko, pairatzen ditugun botere harremanak begi bistan jartzeko, zapalkuntzak eta aurpegi garbiketak seinalatzeko, erasoak eta erasotzaileak salatzeko.”

Euskararen Eguna beraz edukiz bete nahi dute, testigantzaz: "Egun osoan zehar zenbait erasoren testigantzak zabaltzen joango gara kontu honetatik, baina garrantzitsua da norberak jasandakoak #EuskaldunokPlanto traolarekin zabaltzea, hainbesteko premia dugun ahalduntze ariketa kolektibo gisa".

 

Egun osoan zehar zenbait erasoren testigantzak zabaltzen joango gara kontu honetatik, baina garrantzitsua da norberak jasandakoak #EuskaldunokPlanto traolarekin zabaltzea, hainbesteko premia dugun ahalduntze ariketa kolektibo gisa.#EuskararenEguna edukiz bete dezagun. Aurrera! pic.twitter.com/X8unpNIq5V

— #EuskaldunokPlanto! (@eutsieuskarari) December 3, 2020