Euskararen aldeko Mintzalasai festibala egingo dute datorren astean Baionan, Biarritzen eta Angelun

Euskararen aldeko Mintzalasai festibala egingo dute datorren astean Baionan, Biarritzen eta Angelun Euskara edozein tokitan eta denekin partekatzeko gunea sortuko dute festibalaren bidez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskararen-aldeko-mintzalasai-festibala-egingo-dute-datorren-astean-baionan-biarritzen-eta-angelun/@@download/image/--ac2i9355_mintzalasai_copyright_delphinepernaudphotographiebiarritz_072706.jpg
2022/09/14

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Euskara edozein tokitan eta denekin partekatzeko gunea sortuko dute festibalaren bidez.
Euskararen aldeko Mintzalasai festibala egingo dute datorren astean Baionan, Biarritzen eta Angelun

Antolatzaileek aurreratu dutenez, "sorpresaz beterik" izango da festibalaren 11. edizioa. Zazpi eguneko iraupena izango du, hilaren 19tik 25era, eta 53 ekintzez gozatzeko aukera izango da, 45 eragileren parte hartzeari eta 75 laguntzaileren inplikazioari esker. Urte bukaeran, egunez egun euskara deskubritzeko egutegi berri bat ere argitaratuko dutela iragarri dute, EEP eta EKEren sostenguari esker. 

Bateratu eta boteretzeko gunea izatea nahi dute: "Garenaz eta ingurumena aldatzeko dugun gaitasunaz jabetu gaitezen okindegira sartzean, autobusera igotzean, administrazioko harlekuan, haur parkean, ezezagunekin harremantzerakoan… Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Hartara gomitatzen gaituen ekimena ere bada gure festibala". 

Astelehenean kirol jarduerak egingo dituzte, asteartean gogoetarako tartea izango da, asteazkena haurren eguna izango da, osteguna plazerarena, ostirala kulturarena eta asteburua festarena. Honako ekintza hauek izango dira, besteak beste: estropada hastapena, meditazioa eta arnasketa, ipuin irakurketa, Blind test musika txapelketa, kantu tailerra, sukaldaritza tailerrak, bertso saioa, kantua...

Egitarua osoa hemen jaso dute.