Euskararen aldeko lasterketa, larunbat honetan Donostian

Euskararen aldeko lasterketa, larunbat honetan Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskararen-aldeko-lasterketa-larunbat-honetan-donostian/@@download/image/abkrossa_kartel_1435145775.jpg
2015/06/24
berria
Erredakzioa / @Gaztezulo
Ekainaren 27an egingo dute Amara Berriko euskararen aldeko lasterketaren bigarren edizioa. Iazko arrakastaren ondoren, adin guztietako euskaltzaleei zuzendutako egitarau zabala antolatu dute larunbaterako, eta etekin guztiak Ipar Euskal Herriko Ikastolak laguntzera bideratuko dira.

Amara Berriko Euskara Batzordeak Suziri taldeaerkin elkarlanean antolatutako ABkrossa ekimenaren bigarren edizioa egingo dute larunbat honetan Donostian. Iaz antolatu zuten lehendabiziko edizioa, eta aurten berrikuntzaz beterik dator bigarren edizioa. Lasterketa nagusiaz gain, adin guztiei zuzendutako egitarau zabala nagusituko da.

Helduen lasterketa 19:30etan abiatuko da eta guztira, Amara Berriko Prebostez plazan izango du irteera eta helmgua ,eta bi lasterketa antolatu dituzte. Edonork erraztasunez amaitu ahal izateko hiru kilometroko ibilbidea duena lehena, eta ibilbide berari bi itzuli emanik, sei kilometroko lasterketa bigarrena. Baina, lasterketa nagusiaren aurretik, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, haurrentzako egitaraua nagusituko da, eta lasterketa nagusia amaituta, azkenik, mokadua eta Ezustean eta Pelax taldeen kontzertuak izango dira Preboste plazan

Ekimenaren bitartez eskuratutako etekin guztiak Ipar Euskal Herriko ikastolak laguntzera bideratuko da, beraz, zuk ere euskararen alde korrika egin nahi baduzu, lotura honen bitartez izena eman eta 9 euroren truke parte hartu ahal izango duzu. Egunenan bertan ere izena emateko aukera izango da, 12 euro ordainduta.

Animatu zaitez beraz, larunbatean euskararen alde korrika egitera!