Euskararen alde korrika egingo dute Zuberoatik Nafarroa Beherera

Euskararen alde korrika egingo dute Zuberoatik Nafarroa Beherera Osasun egoera dela-eta aurten Korrika-rik izan ez denez, 'Herrika' izeneko lasterketa antolatu du gazte talde batek. Bilduko duten dirua AEKrentzat izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskararen-alde-korrika-egingo-dute-ozaizetik-ortzaizera/@@download/image/GUZ_KORRIKA_4713.jpg
2021/06/11

Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Osasun egoera dela-eta aurten Korrika-rik izan ez denez, 'Herrika' izeneko lasterketa antolatu du gazte talde batek. Bilduko duten dirua AEKrentzat izango da.
Euskararen alde korrika egingo dute Zuberoatik Nafarroa Beherera

Euskararen alde lasterka arituko dira igandean, ekainak 13, Ozazetik (Zuberoa) Ortzaizera (Nafarroa Beherea). Herrika izeneko ekimena gazte batzuek antolatu dute Korrika egin ez izanak utzitako hutsuneari erantzuteko. Lasterketa goizeko zazpietan abiatuko da Ozazeko plazatik eta bidean hogei herri baino gehiago igaroko dituzte korrika, tartean Mendikota, Altzürükü, Urdiñarbe, Muskildi, Donibane-Garazi, Azkarate eta Baigorri. Lasterketa "mugatua" izango dela jakinarazi dute eta segurtasuna zainduko dutela. 

Ekimena dirua biltzeko aprobetxatuko dute eta kutxa pasatuko dute horretarako. Horretaz gain, Herrika lasterketaren kamisetak ere salduko dituzte. Kamiseta horiek egunean bertan izango dira salgai baina bihar, hilak 12, ere izango da erosteko aukera Ortzaize eta Mauleko ikastoletan, goizez eta arratsaldez. 

Ortzaizera iritsi eta gero ere izango da zer egin. Arratsaldeko lauretatik aurrera Xiberoko dantzari talde baten emanaldia izango da, Maddi Sarasua eta Elixabet Etxandi bertsotan arituko dira eta musikaz ere alaituko dute eguna.