Euskararen alde esku pilotan

Euskararen alde esku pilotan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskararen-alde-esku-pilotan/@@download/image/201111293332euskararenaldepilotan.jpg
2012/12/13
berria
Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunen harira, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, euskararen aldeko pilota jaialdia antolatu du datorren ostiralean –abenduak 2– Donostiako Atano III. pilotalekuan.


Euskarak eta esku pilotak duten gertutasunagatik eta esku pilotak euskal kulturan duen gailentasunarengatik, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko kirol aproposena dela ikusi dute antolatzaileek.
Xala eta Laskurain, Bengoetxea VI.aren eta Barriolaren aurka arituko dira datorren ostiralean gaueko, 22:15ean Donostiako Atano III. pilotalekuan, eta ekitaldiaren helburu nagusia, ahalik eta euskaltzale gehien ospakizunera gerturatzea da.
Gainontzeko kirolak pilotarekin ordezkatu nahi izan dituzte antolatzaileek, esku pilota Euskararen Nazioarteko Egunean toki bat eginaz, historikoki izan duen garrantzi eta jarraitasunarengatik, eta horren harira, ekitaldia pilotariek kantxatik irakurriko duten agiriarekin hasiko da.