Euskaraldian izena emateko epea zabalik

Euskaraldian izena emateko epea zabalik 'Ahobizi' ala 'belariprest' izateko aukera izango dute euskaldunek azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskaraldian-izena-emateko-epea-zabalik/@@download/image/euskaraldia.jpg
2020/09/25
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

'Ahobizi' ala 'belariprest' izateko aukera izango dute euskaldunek azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte.
Euskaraldian izena emateko epea zabalik

Duela bi urteko proposamen bera dakar Euskaraldiak herritar euskaldunentzat, eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte, 'Ahobizi' ala 'Belarriprest' bezala izena emateko aukera izango dute. Parte hartzeko 16 urtetik gora izen behar dira eta euskara ulertzeko gai gutxienez.

Hain zuzen, aurtengo edizioan esfortzu berezia egingo dute 16-30 urte bitarteko gazteen artean, eta baita gizonezkoen artean eta 'belarriprest' izango direnen artean. 

IZENA EMATEKO:  euskaraldia.eus webgunean, herriz herri antolatutako batzordeetan, eta datorren astetik aurrera eskuragarri egongo den telefono aplikazioan.

Belarriprest: Beraiei euskaraz hitz egiteko eskatzen dutenak dira belarriprest, euskara ulertzen dute eta beraiekin euskaraz aritzea nahi dute. Ulertzen duten guztiekin ez dute uneoro euskaraz hitz egingo agian, baina ahal eta nahi duten guztietan egingo dute. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.

Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute ahobiziek. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; mintzakideak euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute beti. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da, jokaerak definitzen du rola, alegia.