Euskaraldia, mobilizaziorako ordua

Euskaraldia, mobilizaziorako ordua Herrien txanda da Euskaraldiaren erronkan izena emateko, eta dagoeneko hainbat tokitan hasi dira mugitzen; zurean ere? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskaraldia-mobilizaziorako-ordua/@@download/image/1a4f893f-4718-4c01-905d-f5acaef579f6.png
2018/02/22
albiste-laburra
Herrien txanda da Euskaraldiaren erronkan izena emateko, eta dagoeneko hainbat tokitan hasi dira mugitzen; zurean ere?
Euskaraldia, mobilizaziorako ordua

Urtarrilaren 24an ireki zuten herriek Euskaraldiaren  11 egun euskaraz ekimenean parte hartzeko izena emateko epea, eta dagoeneko, hainbat tokitan hasi dira mobilizatzen. Hala, hainbat herritan batzordeak osatu dituzte, antolaketa errazteko. Horren adibide dira Arrigorriaga (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa).

 

Hain zuzen, herri horietako ordezkari politikoek eta euskalgintzako kideek deialdia luzatu diete inguruko herriei, erronkarekin bat egin dezaten. Herritarren hizkuntza ohiturak aldatzeko, euskaldunak aktibatzeko eta euskararen kale-erabileran eragiteko asmoarekin abian jarriko den egitasmorako bederatzi hilabete falta dira, eta beraz, iritsi da antolatzen hasteko garaia.

 

Ekimena 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3a bitartean egingo dute. Gogorarazi dutenez, herriren batean antolatzeko baldintza egokirik ez baldin badago, entitate gisa izena emateko aukera dute. Herriren batek tarte horretan aktibazioa burutzeko arazorik baldin badu info@euskaraldia.eus helbidera idatzi dezake.

Bestalde, herritarren izen ematea irailean irekiko da; belarriprest edo ahobizi figurak zehaztu dituzte, eta norberak nahi duenean eman dezake izena. Herriak martxan jartzeko garaia da!