Euskara zigorpean

Euskaldunok arazo ugari ditugu euskaraz bizi ahal izateko. Legeek bosteremu ezarri dituzte Euskal Herrian. Ondorioz, Ipar Euskal Herriko,EAEko eta Nafarroako eremu euskalduneko, mistoko eta erdaldunekoeuskaldunok hizkuntz eskubide ezberdinak ditugu. Beraz, toki batean edobestean, mota bateko edo besteko arazoei aurre egin behar izaten diegu.
Sanzen gidaritzapean, Nafarroako Gobernua bereak eta bi egiten ari da euskarari trabak jartzeko. UPNren gobernuak arau berria onartu du administrazioarekin euskaraz egiteko aukera gogor murrizteko eta bide seinaleak erdaraz jartzeko, besteak beste. Hala ere, nafarrek ezezik, Euskal Herri osoko euskaldunek ere oztopo ugari gainditu behar izaten dituzte euskaraz bizitzeko: administrazioarekin zaila da askotan euskaraz egitea, euskal herritar guztiek ez dute hezkuntza sare publikoan euskaraz jasotzeko aukerarik, zenbait euskal komunikabideei ez zaie haien lana normaltasunez egiten uzten... Oztopo hauei errepasoa emango diegu, administrazioak jarritakoei arreta berezia eskainita.
Ikastola legeriatik at
Erriberan hasiko dugu gure bidaiatxoa. Nafarroako Euskararen Legearen arabera, Erribera eremu erdaldunean dago. Maru Eriz irakaslea da Tuterako AEKko Harrigarai euskaltegian. "Beharbada ezkorra naizela esango dute, baina Tuteran euskararen egoerak azken urteotan okerrera egin duela uste dut. Nire ustez, duela zenbait urte zertxobait gehiago egiten zen eta jarrera ere orokorrean hobea zen. Azken boladan euskal kutsua duen ororen kontra ari da gobernua", dio Maruk. Tuteran euskaraz bizitzea zaila da benetan eta udal administrazioan, esaterako, hiruzpalau euskaldun edo euskara ikasle besterik ez daude.
Zalantzarik gabe, Erriberako euskaldunentzat, adibiderik mingarriena Argia ikastola da. Argia Fontellas herrian dago eta urtetik urtera ikasle kopurua goraka doa. Duela bost urte ehun ikasle pasatxo zituen eta aurten, 250 inguru. Nafarroan eremu erdaldunean ez dago sare publikoan euskaraz ikasterik, ikastola pribatua da aukera bakarra. Hala ere, legediatik at dago: "Nafarroako Gobernuak Euskararen Legeari buruz egiten duen irakurketan oinarrituta, eremu erdaldunean ikastolarik ezin dela eraiki dio. Beraz, oso egoera bitxian gaude, ez gara legezkoak, baina ezta legez kanpokoak ere", dio Luis Larrañaga Argiako zuzendariak. Egoera larria ere bada, ordea, ez baitakite zer gerta litekeen etorkizunean. Horrez gain, beste kontu harrigarri bat dago. Izan ere, Nafarroako Gobernuak ikastetxe elebiduna sortu du Tuteran, sare publikoan jakina... gazteleraz eta ingelesez ikasteko!
Euskarazko irratia baimenik gabe
Goazen Nafarroako eremu erdaldunetik eremu mistora. Iruñean, azken datuen arabera, biztanleen %15 euskalduna da."Erabilera askoz urriagoa da, baina hala ere, urtetik urtera goraka doa", dio Isabel Ferreira Karrikiri elkarteko kideak. Nafarroako Gobernuak harri kozkorrak jartzen dizkio behin eta berriro bidean lingua navarrorum-i. "Euskalerria irratia da Iruñerriko euskarazko hedabide bakarra. Duela hamabi urte sortu zen eta oraindik ere ez da legezkoa. Gobernuak irrati lizentziak banatu izan ditu, baina ez dio inoz Euskalerria Irratiari baimenik eman", dio Isabelek. Horrez gain, aipatzekoa da Nafarroako Gobernua elebitan dauden bide seinaleak kendu eta gaztelera hutsezkoak jartzeko araua onartu duela.
Demokrazia ikasgeletan?
Bera Nafarroako eremu euskaldunean dago. Historian atzera eginez gero, ez da oso herri euskalduna izan, besteak beste mugan dagoelako eta industrializazioak eta emigrazioak eragin handia izan dutelako. "Hala ere, azken 30 urteetan ikaragarrizko aldaketa egon da eta gaur egun, ezagutza %66 da eta kale erabilera %50", dio Jon Abril kazetari euskaltzale gazteak.
Jonen esanetan, "Berako udaletxean, salbuespenak salbuespen, euskaraz egiteko aukera dago. Osasun zentroan, ordea, euskaraz mintzatzeko eskubidea ez dago erabat bermatuta. Nafarroako edo Espainiako administrazioetara jo behar dugunean, Iruñera esaterako, ia-ia beti erdaraz hitz egin behar dugu".
Irakaskuntzan, Beran, euskara hutsezko eredua jaun eta jabe da, sare publikoan zein pribatuan. Dena den, lanbide heziketan oso egoera berezia dago. "Duela bizpahiru urte Nafarroako Gobernuak hezkuntz erreforma onartu eta hizkuntz ereduak kendu zituen lanbide heziketan. Beraz, gaur egun, legez, nahikoa da gelan ikasle bakar batek klaseak gazteleraz jaso nahi izatea, klase guztiak gazteleraz emateko. Berdin du gainerako ikasleak euskaldunak izateak", dio Jonek. Demokrazia ulertzeko era bitxia, benetan.
Eskabideak frantsesez
Nafarroako Beratik Lapurdin barrena sartu eta Kanbora iritsi gara. Han Amaia Beyrie bizi da, 23 urtekoa eta Euskal Herrian Euskaraz erakundeko kidea. Amaiak dioenez, "Kanbon kanpoko jende asko bizi da eta erdaldunak dira. Bertako zaharrak euskaldunak dira eta batzuetan euskaraz egiten dute. Gazte gehienek, aldiz, ez dakite". Hala eta guztiz ere, Kanbon bada euskaraz bizitzeko aukera. Izan ere, Amaiak esan digunez, denda gehienetan euskaraz dakien jendeak lan egiten du. "Udaletxean ere idazkariarekin euskaraz egin daiteke, euskalduna baita. Dena den, Iparraldeko administrazioetan lan egiteko, ez dute euskara jakitea eskatzen, gure hizkuntza ez baita ofiziala". Frantziako administrazioari dagokionez, "ezinezkoa" da harremana euskaraz izatea: "Prefeturara EHE elkarte bezala erroldatzera joan ginenean, ez ziguten eskabidea euskaraz aurkezten utzi, frantsesez egin behar genuela esan ziguten. Gauza bera gertatzen da beste edozein elkarterekin", azaldu digu Amaiak.
Hutsune asko administrazioan
Gure bidaiatxoa Gipuzkoan amaituko dugu, Tolosan. Tolosa nahiko herri euskalduna da eta jende gehientsuenak euskaraz daki, batez ere haurrek eta gazteek. "Hemengo ikastetxeetan eta ikastoletan, pribatuak ala publikoak izan, ez dago A eredurik. Eredu elebiduna dago, baina D eredua, euskara hutsezkoa, da nagusi", adierazi digu Idoia Olano Galtzaundi euskara taldeko kideak. "Dena den, erabilera txikiagoa da", zehaztu du.
Orohar Euskal Autonomia Elkartean euskaldunen eskubideak hobeto zaintzen dira Nafarroan edo Iparraldean baino. Dena den, herri euskaldun batetik erdaldun batera alde handia dago. "Tolosako udaletxean ia-ia harreman guztiak euskaraz egin daitezke. Hutsuneak badira, ordea. Anbulategia edo epaitegia, esaterako erabat erdaldunak dira eta INEM langabetuentzako zerbitzuan ere paper eta agiri guztiak gazteleraz daude", dio Idoiak. Beraz, hutsuneak Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren administrazioetan daude. Izan ere, Tolosan egoera horrelakoa bada, nolakoa izango ote da Portugaleten? Kontuak atera.
Komunikabide aldetik ere beste toki batzuetan baino hobeto daude Tolosan; herrian bertan Galtzaundi herri aldizkaria dute eta eskualdean, Txolarre irrati sortu berria. "Dena dela, ezin dugu ahaztu gure herrian kontsumitzen diren komunikabide gehienak erdaldunak direla eta Tolosan gehien irakurtzen den egunkariak, El Diario Vascok, herriko kronika ia guztiak gazteleraz egiten dituela".

Administrazioarekiko harremanak
Derrigorrezko hezkuntza sare publikoan
Administrazioak jarritako bide seinaleak
EAE
Euskara ofiziala da. Teorian, edozein administraziorekin euskaraz jarduteko eskubidea dugu. Praktikan, ordea, zenbait tokitan oso zaila da.
Legez, derrigorrezko hezkuntza amaituta, herritarrek gaztelera eta euskara ezagutu beharko lituzketen arren, A ereduan ez da hori gertatzen.
Administrazioek errotulu guztiak euskaraz ere jarri behar dituzte.
Nafarroako "eremu euskalduna"
Edozein administraziotan euskaraz egiteko eskubidea dugu, baina, EAEn bezala, zaila da askotan.
Hezkuntza euskaraz jasotzeko eskubidea dago. Hemen ere hutsuneak daude.
Gobernuak elebitan dauden seinaleak erdara hutsez jartzeko araua onartu du.
Nafarroako "eremu mistoa"
Administrazioari euskaraz zuzentzeko eskubidea dugu, baina administrazioa ez dago derrigortuta euskaraz erantzutera.
Euskarazko adarrak sortzeko aukera dago. Hala ere, gobernuak traba ugari jarri ohi ditu.
Seinaleak gazteleraz jartzeko araua onartu du gobernuak.
Nafarroako "eremu erdalduna"
Euskara ez da ofiziala beraz, ez dago administrazioarekin euskaraz egiteko inongo eskubiderik.
Ikastola pribatuak dira euskara ikasteko benetako aukera bakarra. Sare publikoan A ereduan ikas daiteke euskara pixka bat.
Bide seinaleak gazteleraz daude.
Iparraldea
Euskara ez da ofiziala, euskaldunok ez dugu administrazioekin harremana euskaraz izateko eskubiderik.
Irakaskuntza publikoan elebietan ikas daiteke. Euskara hutsez, aldiz, Seaskan besterik ezin da ikasi.
Seinaleek ez dute zertan euskaraz egon beharrik.

Zein da euskararen egoera