Euskara, uhainaren gainean

Duela hamar urte erabaki zuten Ipar Euskal Herrian jaialdi batean surfa, skatea eta patinajea euskararekin lotzea. Ordutik hona urtero antolatu dute jaialdia. Aurtengoa hilaren 19an izango da, aurreko urteetan bezala, Angelun.
1999an eginiko inkesta batetik abiatuta sortu zuten Glisseguna. Inkesta hartan Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako 23 ikastetxetako 500dik gora gaztek parte hartu zuten eta, ñabardurak ñabardura, hauxe zioten euskarari buruz: iraganeko hizkuntza zela, baserri mundukoa zela eta ikasketekin lotzen zutela. Seaska Iparraldeko Ikastolen Elkarteko kideak ez ziren besoak gurutzatuta geratu. Gazteen irudipena euskararekiko aldatu beharra zegoen. Buruari jira hasi ziren. Nola gauzatu hori? Ba, gazteei gustuko zutena emanez, modernotzat jotzen zutena emanez eta horretan euskara txertatuz.
Hori horrela, surfaren, skatearen eta patinajearen alde egin zuten gliss aditzak irristatu esan nahi du frantsesez. Surfa oso sustraitua dago Lapurdiko gazteen artean, eta ezin ahaztu Europan surfa bertan jaio zela. Gaur egun surfarekin loturiko enpresa aunitz dago Ipar Euskal Herrian: jantziak eta taulak egiten dituztenak, komunikabide espezialduak... Horretaz gain, Surfrider Foundation erakunde ekologistak Miarritzen bertan du egoitza. Erakunde honek hondartzak garbitu ohi ditu, bertako gazte askoren laguntzarekin. Patinajeak eta skateak ere badute jarraitzailerik, eta horren lekuko da Roller Euskal Herrian taldea.
Egitarauari dagokionez, uretan surf txapelketaz gain, Uhaina surf eskolako kideek ikastaroak ere egiten dituzte, euskaraz. Eguraldia lagun izatea da antolatzaileen desirarik handiena, uhainik gabe ez baitago surfean aritzerik. Uretatik kanpo ere bada zer egin Glissegunean. Hala, skate eta roller ikastaroak izaten dira, eta Roller Euskal Herria taldeak 12 kilometroko ibilaldia antolatu ohi du Angelun barrena. Gainerako osagaiak, hauexek: hip hop eta graffiti ikastaroak, capoeira, break dance eta euskal dantza erakustaldiak Bestalde, Seaska elkarteak inguruko surf, roller edo skate elkarteekin hartuemana du eta Glissegunean elkarte horiek denek euren jardunaren berri emateko aukera dute.

Lehiaketak
07:30 Surf lehiaketa. Info: ander_bat@hotmail.com
15:45 Skate lehiaketa.
Ikastaroak
10:00 Roller ikastaroa.
10:00 eta 13:00 Skate ikastaroak.
10:00 Kostaldeko sorospen ikastaroa.
14:30 eta 16:15 Capoeira ikastaroa.
15:00 Roller ibilaldia (4 km).
16:45 Street Art ikastaroa.
Ikuskizunak
15:30 Roller akrobatikoa.
17:30 Skate erakustaldia.
17:45 Hip hop erakustaldia.
Horrekin guztiarekin batera, besteak beste, ingurumenaren aldeko tailerra egingo du Bil ta Garbi elkarteak, eguzkiaren arriskuaren inguruko informazio gune bat ere izanen da, zozketak, animazioa... Gure Irratiak zuzeneko emanaldia egingo du girotzeko eta talo nahiz tragorik ez da faltako egun osoan zehar.

Ander Ithuribide surflaria eta surf epailea Glissegunaren bultzatzaileetako bat da. 29 urteko angelutarrak ekimena behar-beharrezkoa dela dio.
Zer garrantzi du, zure aburuz, Glissegunak?
Oso inportantea da, surfa bezalako kirol modernoa eta euskara nahasten dituelako. Tamalez, Iparraldean surfean dabiltzanen artean oso guttik egiten dute euskaraz.
Zer nabarmenduko zenuke egun horretaz?
Herri Urratsen tankera du honek. Euskal kultura berreskuratu behar dugu Iparraldean eta Glissegunak potentzial handia du. Surflariok kontaktuan egoteko ere baliagarria da. Duela urte batzuk Euskal Herriko Surf Biltzarrean Iparraldeko eta Hegoaldeko surflariok elkartu ginen. Ordutik zertxobait aldendu gara, nahiz eta batzuetan Iparraldekook Mundakara joan surfean aritzeko eta Hegoaldekoak Angelura etorri.
Zer egoeratan dago euskara gaur egun Ipar Euskal Herrian?
Egoera nahiko bitxia da, bereziki kostaldean. Badakit ikastolak irekitzen ari direla eta bertan badira aunitz gazte euskara ikasten ari direnak, baina gero ez dute erabiltzen. Iruditzen zait barrualdean euskaldun gehiago dagoela eta ondorioz errazagoa da euskara gordetzea.
Eta surfa?
Gero eta surflari gehiago dago Iparraldean. Aunitz jende ikusten da uhainetan. Eta txapelketetan ondo dabiltzanik bada, Pauline Ado hendaiarra kasu. Tren hau hartu behar dugu euskara mantentzeko.
Surflaria izateaz gain, epaile ere bazara. Nola hasi zinen eginkizun horretan?
Udan lana egin nahi nuelako hasi nintzen epaile, eta ikasketak bukatutakoan aitzina segitu nuen. Nazioarteko epaile bezala asko bidaiatu dut: Europa, Australia, Afrika, Hego Amerika Ez pentsa lan erraza denik. Zaila da asmatzea, surfa ez baita zientzia zehatza.

Glisseguna 2010

Euskal kultura berreskuratu behar dugu; Glissegunak potentzial handia du