Euskara praktikatzen laguntzeko 50 bidelagun gehiago behar ditu Mintzanet-ek

Euskara praktikatzen laguntzeko 50 bidelagun gehiago behar ditu Mintzanet-ek Astero ordubetez euskaraz aritzeko hitzorduak egiten dituzte, teknologia erabilita. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskara-praktikatzen-laguntzeko-50-bidelagun-gehiago-behar-ditu-mintzanet-ek/@@download/image/50-bidelagun-Mintzanet.jpg
2022/05/05

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Astero ordubetez euskaraz aritzeko hitzorduak egiten dituzte, teknologia erabilita.
Euskara praktikatzen laguntzeko 50 bidelagun gehiago behar ditu Mintzanet-ek

Aurten hamar urte beteko dira Mintzanet martxan jarri zenetik. Geroztik, plataformaren bidez, ehunka lagunek astero gutxienez ordu bat eman dute euskaraz aritzeko. Bidelagunak eta bidelariak elkarrekin aritu dira milaka mintzapraktika ordu eginez, Euskal Herrian zein hemendik kanpo. Euskaraz aritu nahi dutenen eskaera handitu egin da pandemia garaian eta, ondorioz, euskara praktikatzen laguntzeko bidelagun gehiago behar ditu Mintzanet sareak. 

Hala azaldu dute proiektuaren inguruan: "Euskaltegian, barnetegietan… ahalegin handia egiten dute euskara ikasi nahi dutenek. Ikasi eta mintzatzea da hizkuntza baten baldintza. Eta premia eta gogo hori asetzeko sortu zen Mintzanet. Prozesu hori errazteko, eta astero pantailako lagunaren bitartez urratsak emateko, ikasia praktikan jartzeko, euskaraz mintzatzeko. Euskara ikasi eta euskaraz aritu nahi duenarentzat tresna ezin hobea da". 

Parte hartzeko prest daudenei webgunean izena emateko deia egin diete.