Euskara nafarroako prentsan

Euskara Nafarroako prentsan sustatzeko ahalegin handia egin zuten idazle nafar batzuek joan den mende hasieran. Esaterako, Jose Agerre euskaltzalea euskaraz zutabea idazten hasi zen Diario de Navarra-n, 1915ean. Urte batzuk beranduago La Voz de Navarra egunkariaren zuzendaritza hartu zuen Agerrek, eta bertan argitaratu zen Egunekua, Nafarroako prentsako euskarazko lehen orria, Alexander Tapia olerkariaren ardurapean.