Euskara Iruditan mosaikoa eta Euskararen Ginkana Sarean

Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunari begira Donostiako Euskararen Udal Patronatuak bi ekimen jarri ditu martxan: sareko argazki mosaiko erraldoia eta euskarari buruzko lehiaketa
'Euskara Iruditan' ekimenarekin euskarak historian, norbere bizipenetan, hirian, gizartean, munduan... izan duen eta duen presentzia jaso nahi dute iruditan. Eta bilketa lana herritarren parte hartzearekin egin nahi da. Honela argazkiak norberak igotzeko modua eskaintzen dute www.gukereeuskaraz.net web orriran. Pixkanaka jendeak bidalitako argazkiekin mosaiko kolektibo eder bat osatuz joatea da asmoa, eta bide batez euskararen erabilerak izan duen bilakaera iruditan isladatuta uztea.
Euskararen Ginaka, berriz, sarean antolaturiko lehiaketa bat da, gazteei zuzendua (15 urtetik gorakoentzat) eta banaka jokatu beharrekoa. Kutxaren Ekogunearekin batera antolatu du Udal Patronatuak. Azaroan zehar parte hartzaileek astero euskarari buruzko galdera edo proba bati erantzun ahalko diote www.euskararenginkana.net webean, eta lau asteetan planteaturikoak gainditzen dituztenek finalerako sailkapena lortuko dute. Abenduaren 3an Donostiako Boulevardean jokatuko da final hau, eta egun polita suerta liteke, besteak beste jokoan dauden sariak bikainak direlako.
Badugu, bada, Euskararen Eguna azaroan ospatzen hasteko modua.