Euskara, frantsesa eta gaztelera

Gaztelerazko zenbait hitzek euskarazko jatorria dute: "izquierda", "ascua", "pizarra", "chaparro", "zamarra", "cencerro", "aquelarre"
Frantsesari dagokionez, askoz zailagoa da euskaratik hartutako mailegurik topatzea. Izan ere, frantsesa Paris inguruan sortutako hizkuntza da, eta Ipar Euskal Herrira berandu samar iritsi zen. Gaztelania, berriz, euskararen ondoan jaiotako hizkuntza da eta beraz, erraza da gureari hartutako maileguak aurkitzea.