Euskara ez da “modernoa”

Euskara ez da “modernoa” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskara-ez-da-modernoa/@@download/image/32p19-1.jpg
2012/12/13
berria
“Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko loturak sendotzeko, euskara galdu behar da ezinbestean; Espainiako sozialistontzat euskarak ez du tokirik egungo gizartean…”. Halaxe zioen La Lucha de Clases Bizkaiko sozialisten aldizkariak 1909an, Joan Mari Torrealdaik “El libro negro del euskara” liburuan jaso zuenez. Askok eta askok ahalegin handia egin dute euskara gal zedin, baina, zorionez eta kostata, euskarak bizirik dirau.