Euskara, etruskoen hizkuntzaren senide?

Euskara, etruskoen hizkuntzaren senide? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskara-etruskoen-hizkuntzaren-senide/@@download/image/25p16-2.jpg
2012/12/13
berria
Euskara, etruskoen hizkuntzaren senide?
Euskararen jatorria zein den ez dago oso garbi. Horregatik, ikerlariek hipotesi mordoa egin dute. Jorge Alonso Garcia historia ikerlariak, adibidez, etruskoen hizkuntzarekin lotu du euskara. Etruskoak Italiar Penintsulako herri bat ziren, erromatarrek III. mendean garaitutakoa. Haien hizkuntza aspaldi galdu zen eta idazki bakar batzuk baino ez dira gorde. Ikerlariak lan eta lan ari dira idatziok ulertzeko. Garciak dioenez, ordea, euskara da etruskoen hizkuntza itzultzeko giltzarria. Bere hitzetan, “Atin” etruskoar hitzak, esaterako, “atean” esan nahi du.