Euskara eta zientzia uztartzen ditu "Bi Zirrikitu" blogak
Zientzia gaiak euskaraz jorratzeko asmoz sortu da "Bi Zirrikitu" deitutako blog berria.

Helburua gai tekniko eta konplexuak edonork ulertzeko moduan eta euskaraz zabaltzea da. Gai astunak diruditenekin irakurleak gozatu gozatzea nahi dute sortzaileek.
Sarean zientziaz irakurtzea ez da erraza, ez daude iturri asko eta beraz, pozgarria da beste bat gehitu izana. Iturri gehienetan gainera zientzian eta teknologian sortzen diren berriak zabaldu ohi dituzte. Blog hau, ordea, zientziako gai teknikoen oinarrian dauden teoriak eta azalpenak ulergarriago egiten saiatuko da. Gai nagusiak fisika eta matematikarekin lotuak egongo dira eta noizean behin bestelako zientziak ere jorratuko dira.
Honela, hizkuntza errazean fisika, mekanika kuantikoa, erlatibitatearen teoria, korden teoria eta bestelakok azalduko dituzte, oinarrietatik hasi eta ondorio nagusiak azaldu arte. Horretaz gain, hainbat bitxikeria eta hausnarketa ere egiten dira gai horien inguruan. Interesa izan ez gero gorde zure nabigatzailean helbide hau: bizirrikitu.blogspot.com