Euskara eta teknologia berriak solasgai IKA MIZKAren bosgarren edizioan

Euskara eta teknologia berriak solasgai IKA MIZKAren bosgarren edizioan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskara-eta-teknologia-berriak-solasgai--ika-mizkaren-bosgarren-edizioan/@@download/image/gaztezulo_ika_m_1480790471.jpg
2016/12/03
berria

‘IKA MIZKA. Eta hik nola bizi dunk euskara?’egitasmoaren bosgarren edizioa aurkeztu dute gaur Durangoko Euskal Liburu etaDisko Azokan, Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan. Gipuzkoako ForuAldundiak eta GAZTEZULOk sustatutako ekimen honek euskarari buruz solaseanjarriko ditu MONDRAGON UNIBERTSITATEA, Universidad del País Vasco/EuskalHerriko Unibertsitatea UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak,zizka-mizkaz betetako mahai baten inguruan.

Gazteak solasean jartzen ditu IKA MIZKA Etahik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoak, euskararen erabileraren garrantziazjabetzeaz gain, gai jakin baten inguruan eztabaidatu eta iritziak elkartrukatzeko. Aurtengo bosgarren saio honetan, teknologia berrietan euskararenerabilera landuko dute parte-hartzaileek. Sare sozialak, gailuak eta sarea beragure eguneroko bizitzaren parte bilakatu diren honetan, teknologia berrieneremuan eta bertan ohikoak diren termino anglosaxoien eremuan, euskarakjokatzen duten paperari buruz mintzatuko dira ikasleak. Solasaldia etazizka-mizkak uztartuz, mahai beraren bueltan unibertsitateetako gazteak, zeinanimatzen diren herritarrak, pertsonaia ezagunekin batera eseriko dira bestebehin.

Ekitaldiaren lehen saio honen atzetik,bosgarren edizioan hiru data gehiago izango dira:

2017ko otsailaren 16an, Hernani MUko OronaIdeo campusean.

2017ko martxoaren 9an, Donostian, UPV/EHUkoInformatika Fakultatean

2017ko martxoaren 22an, Donostian, DeustukoUnibertsitatearen campusean.

Lankidetzan ekitaldi horiek antolatzendituzten erakunde guztietako ordezkariek aurkeztu dute gaur IKA MIZKArenbosgarren edizioa Durangoko Azokaren Landako gunean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko HizkuntzaBerdintasuneko zuzendariak, Mikel Irizarrek, IKA MIZKAren bertuteak azpimarratuditu: "Unibertsitate ikasleak askatasunez hitz egiten jartzea hizkuntzekindituzten korapiloen gainean". Horregatik, izandako esperientziaren argitan,proposatu du izan dezakeela "hedapena hurrengo edizioetan, orain arteko markoagaindituz, eta gure prestutasuna erakusteko kokatu dugu IKA MIZKAren aurkezpenaDurangoko azokaren erakusleihoan". "Animatu nahi ditugu unibertsitateetakocampus ezberdinak esperientzia hau erabiltzera, eta agian bere eskaintzaakademikoan txertatzera hizkuntza bizikidetzaren balioen lanketa. Ona litzatekeunibertsitateetan lantzea gazteen gaitasuna eguneroko hizkuntza gatazkak sanoplanteatzeko eta konponbidean jartzeko", osatu du. Irizarrek Bizkaiko etaArabako aldundiak ere animatu ditu dinamika hau sustatu dezaten.

Unibertsitateak erdigunean

Jon Altunak, MONDRAGON UNIBERTSITATEkoerrektoreorde akademikoak, etorkizunean jarri du begirada: "Teknologia Berriengaia aspalditik datorkigun zerbait da eta aldi berean, egunero berritzen denesparru bat. Garai bateko aurrez aurreko harremana, gaur egun, sarritan, bestebitartekari batzuek medio direla mantentzen dugu. Baina badago aldatu ez denzerbait. Gure harremanek, aurrez aurre izan edo bitartekariekin izan, beti,hizkuntza bat beharko dute oinarri bezala. Hau horrela, oso interesgarria etabeharrezkoa ikusten dut, etorkizunera begira, euskarak, anglizismoz jositakoteknologia berrien mundu honetan jokatu edo izan behar duen paperaz gogoetaegitea. Zer esanik ez, gogoeta hau, gainera, gazte jendearen eskutik badator,batetik, mundu digital honetan jaiotako pertsonak direlako eta bestetik,beraiek izango direlako gure hizkuntzaren biziraupena bermatu beharko dutenak".

Jon Zaratek, UPV/EHUko Euskararen arlokoerrektoreordeak, berriz, adierazi du azken urte hauetan UPV/EHUn "euskararenegoerak hobera" egin duela. "Gradu eta graduondoko ikasketak Europako Markoramoldatu dira, nazioarteratze-prozesu batean murgildurik gaude, ikerketarenarloan aurrerapen handiak egin dira eta gizarteko esparru gehiagotan nabari daUnibertsitatearen eragina. Arlo horietan guztietan, teknologia berrien erabileraramoldatuz  Unibertsitateak aurreraegin du, bai eta euskararen presentziak ere. Euskararen erabilera bultzatzeko, ººIKA MIZKA bezalako jendaurreko ekimenak garatu eta landu ditugu. Aurtengobosgarren saio honetako gaia bereziki interesgarria iruditzen zaigu, izan ereUPV/EHUn euskara komunikatzeko modu eta eskaera berrietara egokitzeko ikasleenpapera funtsezkoa da", azpimarratu du.

Deustuko Unibertsitateko errektoreorde JoseanRodriguez Ranzek azpimarratu duenez, "teknologia berriena da, dudarik gabe,euskarak duen erronkarik nagusienetarikoa". "Eta erronka horri aurre egiteko,inposizioetatik, kuotetatik eta militantziatik haratago joatea lortu beharkogenuke. Sarean eta sare sozialetan euskaraz aritzea normaltasunari,erosotasunari eta egokitasunari lotu behar zaizkio. Helburua ez da sareaneuskararen gotorleku berri bat eraikitzea, ingelesaren erreinuan ingelesaordezkatzea, ingelesarekin elkar bizitzea baizik", plazaratu du.

Aurpegi ezagunak bideo grabaketan

IKA MIZKA promozio-bideoak ere gaur grabatudituzte, Durangoko Azokan bertan egindako grabaketa batean. Ingeniaritza,Informatika eta Heziketa Fisikoko Lehen Hezkuntzako hiruna ikasleekin batera,Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo eta Fran Urias abeslariek hartu dute parte, Gu taGutarrak saioko protagonista Aitor Ormazabal ‘Artzai’ eta Enara Suárez, etaazkenik, Ainhoa Lendinez (ETB) kazetaria eta Telmo Trenado youtuberra aritudira euskara, teknologia berriak eta anglisizmoen inguruan hausnartzen.

Durangoko Azokaren antolamenduak erabatekoerraztasunak eman ditu grabaketa egiteko, begirune handiz gainera; beraz,ekitaldiaren arrakastaren zati handi bat Azokari zor zaio.