Euskara Erriberan

Euskara Erriberan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskara-erriberan/@@download/image/9p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Euskara Erriberan
Ez dago oso garbi Nafarroako Erriberan inoiz euskaraz hitz egin ote den. Ikerlariek mota guztietako iritziak dituzte. Hala ere, euskara ez da arrotza Erriberan. Erdi Aroan Nafarroako mendialdeko eta Ipar Euskal Herriko hainbat euskaldun Erribera aldera joan ziren bizitzera eta euskaraz egiten zuten beraien artean. Hipotesiak hipotesi, euskarak arrastoa utzi du Erriberako hizkeran. Aztarna hauek Javier Sainz Pezonagak bildu ditu, "El euskara en la Ribera Navarra" liburuan: Lerinen "ondarras" (hondarrak)  esaten dute, Zintronikon "to!" mutilak deitzeko, Mendabian "abarra" (adarra), Corellan, Miguel Sanzen herrian, "ciquiñar" (zirikatu), Erribera osoan "furrustada" (purrustada)...