Euskara Batuaren Ahoskera Zainduari buruzko jardunaldia egingo dute Donostian

Euskara Batuaren Ahoskera Zainduari buruzko jardunaldia egingo dute Donostian Ekainaren 30ean izango da eta aldez aurretik eman behar da izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskara-batuaren-ahoskera-zainduari-buruzko-jardunaldia-egingo-dute-donostian/@@download/image/Ahoskera_jardunaldia_2023_06_06_Plazaberri.jpg
2023/06/12
Ekainaren 30ean izango da eta aldez aurretik eman behar da izena.
Euskara Batuaren Ahoskera Zainduari buruzko jardunaldia egingo dute Donostian

Lehen Ahoskera batzordea orain dela 30 urte eratu zen eta Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua duela 25 urte arautu zuen Euskaltzaindiak (87. araua). Orduko euskaltzainburua, Jean Haritschelhar (1923-2013) omentzeko asmoz antolatu da urteurren-ospakizuna, "denon artean euskararen ahoskera zaintzen jarrai dezagun". 

Ekainaren 30an, ostirala, izango da jardunaldia, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante Euskararen Ikergunea / Tolare baserria, Donostia).

María Jesús Gil Valdés Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasleak ahoskeraren irakaskuntzari buruzko hitzaldia emango du, "zergatik, nori, nola" ardatzei erantzunez. Gaztelaniaz izango da eta aldi bereko interpretazio zerbitzua egongo da. Ondoren, Xabier Euzkitze eta Aner Euzkitzek Hitzetik Kortsera deituriko hitzaldia emango dute. Eguerdiko hamabiak eta laurden inguruan, Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko kideek EBAZ atalez atal izeneko mahai-inguruan parte hartuko dute. Agurtzane Elordui, Irantzu Epelde, Pilartxo Etxeberria, Oroitz Jauregi eta Miren Lourdes Oñederra arituko dira, Maider Bedaxagar moderatzaile dutela. Solasaldi orokorrarekin emango diote amaiera jardunaldiari 13:45 aldera.

Programa osoa hemen ikus daiteke eta parte hartzeko interesa izanez gero, inprimakia betez eman behar da izena, ekainaren 27ra bitarte.