'Euskara ala ezkara' zikloak hamar urte!

'Euskara ala ezkara' zikloak hamar urte! Data ospatzeko kulturaren munduko 21 eragile bilduko dituzte Elgoibarren; ez galdu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskara-ala-ezkara-zikloak-hamar-urte/@@download/image/oier.jpg
2018/09/26
berria
Data ospatzeko kulturaren munduko 21 eragile bilduko dituzte Elgoibarren; ez galdu!
'Euskara ala ezkara' zikloak hamar urte!

Egun osoko programa prestatu dute Euskara ala ezkara zikloaren arduradunek urriaren 6rako. Kulturgintza izango da 10. urteurrena ospatzeko gai nagusia eta Euskal Herriko 21 kulturgile gonbidatu dituzte Elgoibarrera. IMH ikastetxean izango da, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

Modu berezian ospatuko dute Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen duten Euskara ala ezkara zikloaren urteurrena; egun osoko programa prestatu dute, goizeko 9:30etik arratsaldeko 19:30ak aldera arte. Bertan izango dira, besteak beste, Gotzon Barandiaran, Lorea Agirre, Harkaitz Cano, Odei Barroso, Ines Osinaga, Oier Guillan, Ander Lipus eta Gorka Arrese.

Bestalde, ekitaldi bereziak ere izango dira. Egun osoan muralekin arituko dira Malen Amenabar eta Mariñe Arbeo Txakur Gorria kolektiboko kideak. Talde bereko Ane Labakak eta Nerea Ibartzabalek egunaren laburpena egingo dute bertsotan. Eta bi kontzertu ere izango dira: eguerdian Mursego eta arratsaldean Amorante.

Izena irailaren 28a baino lehen eman behar da eta epea zabalik dago dagoeneko. Matrikula 30 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne.

IZENA EMATEKO EGIN KLIK!