Euskaltzaindiak 'superni', 'kafe huts', 'adarrak jarri', 'mastektomia' eta 'zaharren egoitza' jaso ditu hiztegian

Euskaltzaindiak 'superni', 'kafe huts', 'adarrak jarri', 'mastektomia' eta 'zaharren egoitza' jaso ditu hiztegian 431 forma berri bildu dituzte guztira, baina lehen daudenak fintzen aritu dira bereziki. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskaltzaindiak-superni-kafe-huts-adarrak-jarri-mastektomia-eta-zaharren-egoitza-jaso-ditu-hiztegian/@@download/image/euskaltzaindia hiztegia.png
2022/07/11

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

431 forma berri bildu dituzte guztira, baina lehen daudenak fintzen aritu dira bereziki.
Euskaltzaindiak 'superni', 'kafe huts', 'adarrak jarri', 'mastektomia' eta 'zaharren egoitza' jaso ditu hiztegian

Euskararen Akademiak hiztegia berrikusten eta osatzen jarraitzen du etengabe, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. Hala, azken sei hilabeteotan 431 forma berri jaso ditu hiztegian, 29 sarrera eta 402 azpisarrera. Era berean, 1.322 forma moldatu edo findu ditu: 1.158 sarrera eta 174 azpisarrera.

Hain zuzen ere, azpisarreretan egin dute ahaleginik handiena Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduradunak azaldu duenez: “Eguneratze honetan, forma berriak biltzeaz gain, adieretan eta adibideetan ezkutuan zeuden erabilerak (irudizkoak, esapideak, adibide azalduak) bistaratzen saiatu gara”. 

Sarrera eta azpisarrera horien artean daude honako hauek: buruloka, deliberatu, mastektomia, superni, superego, azidoak -familia osoa-, arteria koronario, euskal etxe, gas natural, golde-etxe, goiz beranduan, kafe huts, plater zapal, orkestra filarmoniko, esku on, plazebo-efektu, adarrak jarri, zaharren egoitza, ardi beltz, barrez lehertu, domino efektu, kristorenak esan, eta txakurraren putza. 

Horretaz gain, irudizko erabilerak kendu eta adierak definitu dira, "argiagoa eta gardenagoa" izan dadin. Bestetik, adibide azalduak bistaratu eta horietako askorekin azpisarrera berriak ere egin dituzte.

Egindako ekarpen guztien zerrenda hemen kontsulta daiteke.