Euskaltzaindiak onartutako hitz berriak!

Euskaltzaindiak onartutako hitz berriak! Desizoztu, beganismo, hasieratu, burka... hemendik aurrera zuzenak izango dira! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskaltzaindiak-onartutako-hitz-berriak/@@download/image/5136802.jpg
2018/07/17
berria
Desizoztu, beganismo, hasieratu, burka... hemendik aurrera zuzenak izango dira!
Euskaltzaindiak onartutako hitz berriak!

Euskaltzaindiak 682 forma gehitu dizkio hiztegiari; guztira, 517 sarrera eta 165 azpisarrera berri sartu dituzte bertsio elektronikoan, eta beste 381 zuzendu eta osatu. Onartu berri dituzten hitz batzuk nahiko kuriosoak dira; ezagutu nahi dituzu?

Ahobatezkotasun; beganismo; bidegorri; blog; blogari; brigadista; burka; buxatu; desizoztu; ehorztetxe; endekapen; etxegabetu; flysch; gay; gospel; hasieratu; iktus; ilegalizazio; imajinario; jasangarritasun; jihadista edo pexmerga hitzak dira nabarmenenak. Horietako zenbat erabiltzen zenituen orain arte?

Azpisarrerei dagokienez, hauek nabarmendu dituzte: azelerazio angeluar; debuta egin; droga(-)mendekotasun; errugabetasun(-)presuntzio; eskola(-)jazarpen; genero(-)indarkeria; herri(-)galdeketa; hiri(-)hondakin; hitzarmen kolektibo; inguruabar aringarri; inguruabar astungarri; Jehovaren lekuko; kultur etxe; urruntze(-)agindu.

Akademiak onartu du eguneraketak maiztasun handiagoarekin egiteko beharra dagoela, eta beraz, aurrerantzean, urtean bizpahiru aldiz eguneratuko dute bertsio elektronikoa.