Euskaldun berrientzako bertso-eskola sortu dute Iruñean

Euskaldun berrientzako bertso-eskola sortu dute Iruñean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskaldun-berrientzako-bertsoeskola-sortu-dute-irunean/@@download/image/20119295451bertso_eskola.jpg
2012/12/13
berria
Euskaldun berrientzako bertso-eskola sortu dute Iruñean
Iruñeako Hizkuntza Eskola Ofizialak euskara ikasten ari direnak bertsogintza ezagutu eta ulertzeko, euskaldun berrien bertso-eskola antolatu du laugarrenez Nafarroako hiriburuan.


Euskaldun berrientzako bertso-eskolaren laugarren edizioa antolatu du Iruñeako Hizkuntza Eskola Ofizialak, euskara ikasten ari direnak bertsogintzara hurbiltzeko asmoz.
Bertsolaritza ikastaroak urritik maiatzera bitartean izango dira, eta astean bi orduko saioa egingo dute ikasleek. Aurtengo edizioan bi maila bereizi dituzte, A taldeak hutsetik hasteko aukera izango du, eta bertsolaritzarekin lehen kontaktua landuko du, bertso-saioetara hurbilketa bat eginaz. B taldeak, berriz, inprobisazioa landuko du, bertsolaritzaren teknika bereganatu eta bertsotan ikasteko.