'Euskaldun bat, euro bat', Baigorriko Etxauzia jauregia herriak eros dezan

Herriko jauregia erosten baginu, denok elgarrekin?'. Horixe izan zen iragan urteko apirilaren 15ean Baigorriko Etxauzia elkartea mugiarazi zuen ideia edo pizgarria, ordutik eskuartean duten kanpainaren abiapuntua.
Etxauzia izenaz ezaguna den gaztelua Baigorriko historiaren lekuko premiatsua da, Nafarroa eta Euskal Herri osokoarena bezala. Horregatik, esku pribatuetatik herritarren eskuetara pasa beharko lukeela uste dute baigorriarrek. Etxauzia nafartarren etxea izan dadin nahi dute, eta nafartarren bidez euskaldun guztiena. Espazio ireki bat sortu nahi dute bertan; ikerketa, berrikuntza nahiz sorkuntza gune berezia, harremanetarako topagunea.
Horretarako, 'Nafartarren etxea, euskaldunen sarea' kanpaina dute martxan eta, Euskaldun bat, euro bat, konda gaitezen! lelotzat hartuta, herritar ororen engaiamendua bilatzen ari dira, denon artean Etxauzia erosteko adina diru bildu arte. Orain bideo labur bat prestatu dute horretarako.
Euskaldunen Sarea osatzeko eta euro bateko ekarpena egiteko