Euskalbideo bideo-klubean euskarazko filmak 0,5 €-tan alokatzeko aukera

Donostiako etxeetan euskarazko zinema ikus dadila sustatzeko ekimena martxan jarri dute Donostiako Udalak, Euskalbideo bideo-klubak eta Donostia Zinemaldiak.
Ekainaren 30etik abenduaren 31ra bitartean iraungo duen ekimenean parte hartzeko, Euskalbideo bideo-klubaren bazkide-karneta eskuratu beharko da euro baten truke. Bazkide-karnetarekin 0,5 eurotan alokatu ahal izango dira euskaraz bikoiztutako zein azpitituluak dituzten filmak. 133 film biltzen dituen zerrenda euskalbideo.com webgunean zein saltokian kontsultatu daiteke.
Gainera bazkideek abantailak izango dituzte; irailaren 1a baino lehenago 10 film edo gehiago alokatzen dituzten bazkideek Donostia Zinemaldiaren 62. edizioko saio baterako sarrera bat jasoko dute doan areto eta emanaldi guztietarako balioko duena, Belodromo eta Kursaal-Sail Ofizialeko Galetarako izan ezik. Hortaz aparte, uztail eta abuztu amaieran, 10na filmeko 4 abonu zozketatuko dira filmen bat alokatu duten bazkideen artean.