Euskal zuzendariek uzta jasotzen jarraitzen dute

Euskal zuzendariek uzta jasotzen jarraitzen dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-zuzendariek-uzta-jasotzen-jarraitzen-dute/@@download/image/201011291898Ahate_pasa.jpg
2012/12/13
berria
Asier Altunaren Artalde film laburra saritu dute Bilboko Zinebi jaialdian. Honen atzetik, sari gehiago etor litezke, lana aurkeztu baitu berriki. Lekeitioko Bideo eta Zine Bileran, bestalde, Telmo Esnalek eraman du sari nagusia Amona Putz! lanagatik eta Koldo Almandoz ere ez da esku hutsik etxeratu Lekeitiotik; sormenezko kategorian bigarren sailkatu da Ahate pasa lanarekin -argazkian-.

Telmo Esnal zarauztarrak eta Asier Altuna bergararrak elkarrekin egin dute lan hainbatetan -Aupa Etxebeste! film luzea, kasu-, eta joan den asteburuan, nork bere saria etxeratu zuen. Koldo Almandoz donostiarrak bere aldetik jarraitzen du sariak pilatzen; haren beste film labur bat, Columba Palumbus han eta hemengo zinema jaialditan erakutsi du eta hainbat tokitan saritu dute.