Euskal Zinemaren Astea martxan!

Euskal Zinemaren Astea martxan! Euskal Zinemaren Asteak Euskal Herriko profesionalek ekoiztu edo zuzendutako lan zinematografiko onenez gozatzeko aukera emango dizu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-zinemaren-astea-martxan/@@download/image/Oreinafilm3.jpg
2019/02/20
Euskal Zinemaren Asteak Euskal Herriko profesionalek ekoiztu edo zuzendutako lan zinematografiko onenez gozatzeko aukera emango dizu!
Euskal Zinemaren Astea martxan!

35. edizioa beteko du aurten, eta, otsailaren 25etik martxoaren 2ra bitartean, 2018an euskal zinemagintzako profesionalek egin edo ekoitzitako lan zinematografiko onenak biltzen dituen programa egongo da ikusgai Gasteizen. Hamabi dira, orotara, jaialdian proiektatzeko aukeratu dituztenak, seina luze zein labur.

 

Egunez eguneko egitaraua. 20:00etan hasiko dira guztiak, Vital Kutxa Gizarte Ekintzaren aretoan:

Otsailak 25 | Visibles / Carmen y Lola
Otsailak 26 | Mi querido balón / Cuando dejes de quererme
Otsailak 27 | Zain / Dantza
Otsailak 28 | Ama / Errementari
Martxoak 01 | Ane / Oreina
Martxoak 03 | Moda / La noche nos lleva

Sarrera-Txartelen salmenta

Ziklo osorako abonuak 2019ko otsailaren 19tik aurrera izango dira salgai eta Kordoi Etxean (Aiztogile 24, beheko solairua) edo webgune honetan bertan eros daitezke.

Saio bakoitzerako sarrera-txartelak otsailaren 19tik aurrera salgai Kordoi Etxean (Vital Fundazioaren egoitza) astelehenetik ostegunera