Euskal Zinemagintza Cannesen

Euskal Zinemagintza Cannesen 'Another day of life' eta 'Carmen y Lola' filmak zinema jaialdian izango dira! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-zinemagintza-cannesen/@@download/image/Screen-Shot-2013-06-05-at-2.47.20-PM-e1370517558540.png
2018/04/23
albiste-laburra
'Another day of life' eta 'Carmen y Lola' filmak zinema jaialdian izango dira!
Euskal Zinemagintza Cannesen

Maiatzaren 8tik 19ra egingo dute aurtengo Canneseko zinema jaialdia, eta bertan izango dira Another day of life eta Carmen y Lola filmak. Hala, ordezkaritza bikoitza izango dute euskal ekoizpenek; batetik, Kanaki Films ekoiztetxea osatzen duten Raul de la Fuente eta Amaia Remirez donostiarren Another day of life hautatu dute Sail Ofizialean sailerako, lehiaz kanpo. Urteko ekoiztetxe onenari banatzen dioten Cartoon Movies saria eskuratu berri dute gainera. Bestetik, Arantxa Echevarria zinegile bilbotarrak Carmen y Lola opera prima estreinatuko du jaialdian.