Euskal zinegileak Irakera

Pressure Filmak euskal ekoiztetxeak Iraken azken urteetan egin den lehen komedia errodatuko du. A Serious Comedy izenburua izango du filmak eta 25 minutuko iraupena izango du. 13.800 euroko aurrekontua du, eta horiek lortzeko, crowdfunding kanpaina bat jarri dute martxan indiegogo.com atarian. Lander Camarero zuzendari bilbotarrak Irakeko Film Laburren Zinemaldiko zuzendari Nizar Rawirekin duen harremanetik sortu da proiektua.