Euskal Zine Bilerako lehiaketarako izen-ematea zabalik da

Euskal Zine Bilerako lehiaketarako izen-ematea zabalik da Uztailaren 31ra arte bidal daitezke film laburrak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-zine-bilerako-lehiaketarako-izen-ematea-zabalik-da/@@download/image/RRSS_Convocatoria_post_frame1.jpg
2023/03/24
Uztailaren 31ra arte bidal daitezke film laburrak.
Euskal Zine Bilerako lehiaketarako izen-ematea zabalik da

Aurten 46 urte beteko ditu euskara eta zinema batzen dituen Lekeitioko jaialdiak. "Aurten ere, istorioekin emozionatzen jarraitu nahi dugu. Etorkizunera begiratzen dugu, bidea egiten dutenen lorratzak jarraituz, euskarazko zine-zidorrak zabalduko dizkiguten bidegile berrien zain", azaldu dute antolatzaileek.

Urriaren 19tik 22ra izango da Euskal Zine Bilera eta, ohiko moduan, lehiaketa ere izango da jaialdiaren baitan. "Euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian", azaldu dute.

Zuzendaritza (1.600 euro), gidoi (1.600 euro) eta film onenaren (3.000 euro) sariak banatuko dira. Gainera, ikusleak ere protagonista izango dira, haiek lan bakoitzari emandako puntuaketen bidez erabakiko baitute ikuslearen sari bereziaren irabazlea. Gazte 22 saria ere banatuko da, 2001. urtetik aurrera jaiotakoentzat. Azken bi sari hauen balioa 750 eurokoa izango da.

Lanak aurkezteko epea uztailaren 31n amaituko da eta oinarriak webgunean kontsulta daitezke. Aurkezten diren lanen artean hogei inguru aukeratuko dituzte lehiaketan parte hartzeko. Lea Artibai eskualdeko egileen lanak jaialdian egotea bultzatuko da, lehiaketa barruan zein lehiaketaz kanpo. Sail ofizialeko lanen egileei, sari banaketa ekitaldian parte hartzea errazteko, Lekeition gaua igarotzeko aukera eskainiko zaie. Gaua igarotzera geratu ezin diren egileen kasuan dieta gastuak ordainduko zaizkie.