Euskal Zine Bilerako lehiaketa martxan!

Dagoeneko izena eman dezakezu aurtengo Lekeitioko Euskal Zine Bilerako lehiaketan. Edozein zinegilek parte hartu dezake, eta lanak aurkezteko azken eguna abuztuaren 3a izango da.
Euskara izango da bilerara aurkezten diren lanetan erabiliko den hizkuntza, filmean elkarrizketak edo off ahotsa erabiltzen badira. Euskara ez den beste hizkuntzaren bat erabiltzen bada, azpitituluak jarriko dira euskaraz eta azpititulu hauek irudira txertatuta joango dira. Bestalde, edozein genero edo tratamendu zinematografiko lantzen dituzten filmak aurkeztu ahalko dira. Aukeraketaz kanpo geratuko dira bideoklipak, iragarkiak, spotak eta bideo korporatiboak.
SARIAK
Lehiaketan hautatuak izanagatik film labur bakoitzaren egileak edo egileek 200 euro jasoko dituzte. Taldeka egindako lanen egileek zenbateko berbera jasoko dute.
Beheko taulan azaltzen dira EZBn sarituko diren arloak:
Interesaturik? Hemen dituzu parte hartzeko OINARRIAK.