EUSKAL TALDEZ GAINEZKA AURTENGO JAZZALDIA

EUSKAL TALDEZ GAINEZKA AURTENGO JAZZALDIA Donostiako Jazzaldiaren 54. edizio honetan 32 euskal talde eta bakarlari arituko dira uztailaren 24tik 28ra. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-taldez-gainezka-aurtengo-jazzaldia/@@download/image/0014734343_10.jpg
2019/05/31
berria
Donostiako Jazzaldiaren 54. edizio honetan 32 euskal talde eta bakarlari arituko dira uztailaren 24tik 28ra.
EUSKAL TALDEZ GAINEZKA AURTENGO JAZZALDIA

Zerren da horietako hamar talde urtarriletik apirilera bitarteko hautatze prozesutik datoz, beste bost 2018an diskoa argitaratu zutela egongo dira jaialdian, lau Katapultak antolatutako biraren parte izango dira: Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, Ro eta Anai. Musikenek hiru proposatu ditu eta lau antolatzaileek zuzenean aukeratu dituzte: Paul San Martin, Nøgen, Jaime Stinus eta Easo Abesbatza. Guzti horiek Nauticool agertokian joko dute sei euskal DJekin batera.

Aukeraketa prozesutik helmugara iritsi dira: Reunion Big Band, Hot Potato Blues Band, Xahu, Organizing, Amaika Rude Sound: The Ska and the Abstract Truth, Fredi Pelaez Trio, Nacho Soto: Experiment 64, No-Land Trio, Ekhilore Quintet eta Juan Jose Cabillas with Strings. Horiez gain, Jon Urrutia Trio, Lurpekariak, Javier López, Jason-Marcelo Escrich Quartet, Broken Brothers Brass Band eta Elkano Browning Cream taldeek joko dute, guztiak 2018an diskoa argitaratutakoak. Azkenik, Musikenek proposatuak: The Funk & Risketeers, Xvr Estevez Sextet eta Nasim Quartet ere Jazzaldian arituko dira.