Euskal sortzaileek “Genozidioa stop!” lemapean martxoaren 17an mobilizatzeko deia egin dute

Euskal sortzaileek “Genozidioa stop!” lemapean martxoaren 17an mobilizatzeko deia egin dute Euskal Herriko kultura erreferenteek indarrak batu dituzte Gazako genozidioaren aurka eta manifestazioa deitu dute martxoaren 17an Donostian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-sortzaileek-201cgenozidioa-stop-201d-lemapean-martxoak-17an-mobilizatzeko-deia-egin-dute/@@download/image/IMG_20240302_165153_759.jpg
2024/03/04

Argazkia: Gotzon Aranburu - Foku

Euskal Herriko kultura erreferenteek indarrak batu dituzte Gazako genozidioaren aurka eta manifestazioa deitu dute martxoaren 17an Donostian.
Euskal sortzaileek “Genozidioa stop!” lemapean martxoaren 17an mobilizatzeko deia egin dute

Itziar Ituño, Karra Elejalde, Bernardo Atxaga, Mariasun Landa, Ruper Ordorika, Toti Martinez de Lezea, Amets Arzalluz, Montxo Armendariz, Unax Ugalde, Ramón Barea, Alex Ubago, Harkaitz Cano, Esti Urresola, Gorka Otxoa, Jon Garaño, Aitor Arregi, Asier Etxeandia, Diego Vasallo, Eneko Sagardoy, Aitziber Garmendia, Alauda Ruiz de Azua, Enaut Elorrieta, Ramon Agirre, Telmo Irureta, Andoni Egaña, Aitor Merino, Iñaki Gabilondo, Sara Cozar, Agurtzane Intxaurraga, Verde Prat Pello Reparaz,… zerrendak jarraitzen du. Pasa den ostegunean aurkeztu zuten egitasmoa Gazako genozidioaren aurka egiteko eta Palestinar herriari babesa erakusteko. 

Martxoaren 17ko ekitaldia Alderdi Ederren hasiko da eta Haizearen Orrazian amaituko da. Ibilbidean zehar interbentzio artistikoak egongo dira formatu txikian, kaleko artistak bailiran. Azkenik, Chillidaren eskulturaren aurrean giza esku-hartze artistiko masiboa egingo da, 30.000 iritsi diren hildako Palestinarrak ordezkatuz. 

Deialdiak bi helburu ditu: palestinar herriarekiko solidaritatea adieraztea eta hilketaren amaiera exijitzea. Martxoaren 17an eguerdiko 12etan abiatuko da. 

Olatz Salvador abeslariak eta Agurtzane Intxaurraga zuzendariak irakurri dute komunikatua bi hizkuntzatan: “Ez ohitu, ez ahaztu. Ohitzen dena sarrei ahazten da ohitu den horretaz. Horregatik, ez ahazteko, guk ez dugu ohitu nahi. Ez dugu ahaztu nahi gizadiaren galerara eta izuaren normalizaziora. Ez dugu ohitu nahi Estatu arrazista eta kriminal batek egunero ehunaka pertsona hiltzera”.