Euskal seinalea adin ederrenean

Lapurdiko Gure Irratiak hogei urte bete berri ditu. Abenduan, urtebetetzea ospatzeko, hainbat ospakizun egin zituen, erakusketa eta kontzertua, besteak beste. Urteotan guztiotan Gure Irratia Lapurdiko euskaldunen erreferenteetako bat izan da.
Gure Irratiak 1981eko abenduaren 24ean Mila-frangatik (Lapurdi) eskaini zituen lehen emanaldiak, frantses estatuko irrati libreei frekuentziak irekitzea onartu zen urte berean, alegia.
Gaur egun, Baiona hiri-erdialdean, merkatuaren ondoan, hamalau langilek osatzen dute lan taldea eta ezin kontatuak dira laguntzaileak. Ezin kontatuak ere hogei urtez bertatik pasa diren kazetariak zein kolaboratzaileak. Haien artean gaskoinik ere bada, azken urte hauetan larunbatero gaskoiez irratsaio bat zabaltzen baita, Baionaldeko gutiengo kultural eta historikoari zuzendua. Hogei urtez, frantsesezko saio bakarra euskara irakasteko egina izan da.
Etorkizunari begira, hasieratik bezala, Gure Irratiak proiektu berriak ditu. Duela gutxi, estudio berria ireki du Hazparnen, Lapurdi barnealdeko berriak hurbiltzeko. Ondoko egunetan, bestalde, Antxeta Irratia zabalduko du Hendaian, Txingudi-Bidasoaldean izanen den lehen tokiko euskal sintonia (FMko 90.5). Hortaz, Irun, Hondarribia, Pausu, Biriatu eta Hendaian Gure Irratia aditzeaz gain, hurbileko programazioa ere entzun ahal izanen dute.
Badu hilabete bat Gure Irratiaren emanaldiak Euskal Herri eta mundu osoan entzun daitezkela gureirratia.com internet orrialdeari esker. Sarean zuzenean emititzen duen Ipar Euskal Herriko lehen irratia da Baionakoa. Horrez gain, 1997an Euskal Irratiak sarearen sorreran parte hartu bazuen, Donibane-Garaziko Irulegi Irratia eta Mauleko Xiberoko Bozarekin batera, egunero lau orduko saio amankomuna aireratzeko, hil honetan beste 18 irratirekin, Azpeitian kokatuko den 'Arrosa' Euskal Herri osoko irrati ekoizpen zentroa sortu du. Zorionak!.