Euskal piratak

Euskal piratak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-piratak/@@download/image/5p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Euskal piratak
Euskaldunek lotura estua izan dute beti itsasoarekin: baleetara edo bakailaotara Ternuara joaten ziren arrantzaleak, marinelak, Armadako militarrak... Garai batean euskaldunak jaun eta jabe ziren itsasoan. Euskal Herrian sona handiko piratak eta kortsariak ere izan dira. Oso ezagunak izan ziren batez ere Lapurdikoak, askotan gipuzkoarrekin eta bizkaitarrekin borrokan ibilitakoak. Michel "Le Basque" donibane lohitzuarra, esaterako, Karibe itsasoan aritu zen lapurretan. La Tortuga irlan, piraten babeslekuan, ibili ohi zen eta Olones ezagunarekin zenbait eraso eta ekintza prestatu zituen. Laffitte ere lapurtarra zen, Baionakoa edo Ziburukoa. EEBBetako New Orleansen ibili zen Laffitte, XIX. mendean eta film bateko protagonista da Yul Brynner burusoilak antzeztua. Beste batzuk ere badira: Jean Perits Haraneder, Joanes de Suhigaraitxipi "Le Coursic" baionesa, Pellot hendaiarra...